Kon Mocion “EveryOne”
2023ko maiatzak 7 | 19:30ean
Berriozarko Entzunaretoa
- Zenbatekoa: 6€
Norbanakoa eta osotasuna. “Nia” eta “bestea”. Bat gara ala bakoitza gara?
Bere muntaia berrian, Becky Siegelek dantzari talde oso eklektiko bat biltzen du giza aniztasuna ospatzeko eta immigrazioaren gaia koreografikoki esploratzeko: beste lur bat lortzen saiatzea, eremu ez oso adiskidetsu batean sartzea, bestearekin topo egitea, pertsonen jarioaren eta aurrera bultzatzen gaituen bizi-indarraren ondoriozko makro-dantza.
Muntaia hau arrazakeriari eta xenofobiari aurre egin eta Nafarroako dantza garaikideak egungo gizartearen errealitatea islatzeko urratsak eman nahi dituen proiektu zabalago baten parte da. Etorkinen elkarteekin batera lan eginez, konpainiak lanerako aukerak eskaintzen dizkie beste herrialde eta kultura batzuetako dantzariei, eta inklusiorako, komunikaziorako eta kultura arteko sorkuntzarako gunea sortzen du.
Nafarroako Gobernuaren DNA (Nafarroako Dantza Garaikidea) Jaialdiaren barruko emanaldiak.