Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Lorearen Eguna

2023ko maiatzak 14 | 11:00etan

Foto evento

Maiatzaren 14an, igandea, Lorearen eguna izanen dugu,  goizeko 11etatik hasita. Loreak Plazaola pasealekuan landatuko dira aurten, Mendialdea Eskolaren aldeko egurrezko zubiaren amaieran.

Izen-ematea multzoka eginen da. Horretarako familiek, taldeek edo elkarteek 948 012 012 telefonora deitu behar dute edo esteka honen bidez eskaera egin (hemen klikatu). Epea: maiatzaren 4tik 10era.

Obra eta Lorazaintza Zerbitzuak landareak eta behar den tresneria jarriko ditu jendearen esku. Hala ere, tresneria eramateko aukera duenari eramateko eskatzen diogu, Udalak jarriko duena denontzako nahikoa izanen ez delako.

Lana bukatuta, Lantxotegi Elkarteak prestatutako otamena eskainiko da.

Anima zaitez eta parte hartu! Zure laguntza behar dugu Berriozar jasangarria lortzeko.

Kartela ikusi.

Volver arriba