Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Zarzuela: “El caserío”: SARRERA AGORTUAK!!

2024ko ekainak 15 | 19:30

Berriozarko Entzunaretoa

Foto evento
  • Zenbatekoa: 7€

SARRERA AGORTUAK!!

“EL CASERÍO” zarzuela, Federico Romero eta Guillermo Fernandez Shawk idatzia eta Jesus Guridiren musikarekin, Madrilen estreinatu zen 1926ko azaroan. Hiru ekitaldiko komedia lirikoa da, eta irudimenezko euskal herrixka batean gertatutako amodiozko istorio polit bat kontatzen du, euskal folklorean inspiratua.

Elkarrekin abesbatzak Berriozarren girotutako lan hau aurkeztuko du, gure herriari eskainitako keinu batzuekin.
Horretarako honako hauen laguntza izango du: TXORI ZURI dantza taldea, ANDONI JIMENEZ (txistua) KILIAN CARRILLO (pianoa) ALVARO CIA (musika zuzendaritza) HÉCTOR RAMIREZ (zuzendaritza artistikoa) eta AHOTS kantu eskola.

Antolatzaileak: Elkarrekin Abesbatza eta Berriozarko Udala.

Volver arriba