Zirko-Antzerkia: “By ò bu”.Yarleku. Gaztelaniaz
2023ko martxoak 4 | 19:00etan
Berriozarko Entzunaretoa

Sendaberri Zirkuitoa (Nafarroako Antzoki Sarea)
Publiko gaztea eta heldua (+ 12 urte)
Horma batez banatuta dauden bi pertsonaia, bere bakardadean bizi dira. Bu, mila urte daramatza leku berean. By, mila urte atsedenik gabe oinez. Nola igarotzen dituzte egunak? Zein itxaropenek eusten dio bere existentziari? Zer gertatuko litzateke aurkituko balira?
Trapezioek, istorio zirkularrek eta egoera bitxiek osatzen dute By ò Buren unibertsoa.