Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

GAI SOZIALEI BURUZKO FILM LABURREN NAZIOARTEKO V. JAIALDIA

Heme_2012

Jaialdia urriaren 17tik 20ra eginen da, Berriozar Films Kultural elkarteak antolatua eta

Zine-jaialdiaren logotipoa

Berriozarko Udalak eta Nafarroako Gobernuak babestua.

Urriaren 17an Gai Sozialei Buruzko Film Laburren Nazioarteko V. Jaialdia hasiko da Berriozarren (FICBE). 24 film proiektatuko dira urriaren 17, 18 eta 19an, 20:00etan, herriko Entzunareto berrian.

Abuztuaren 10ean bukatu zen lanak jasotzeko epea eta antolatzaileek, aurten, 147 entzunezko jaso dituzte. Zine-jaialdia 2008. urtean sortu zen helburu argiek sustatua: ikusleei mundu osoko egoera sozialak hurbiltzea eta horiei buruzko lanak saritzea.

Handia izan da jasotako lanen kalitatea eta horregatik, bigarren urtez jarraian, hiru izanen dira emanaldi-saioak eta ez bi, egin ohi denez. Horren ondorioz, obra, estilo eta gai askotako lan gehiagorekin gozatu ahal izanen dugu.

Saioak ikusteko sarrera doakoa eta librea da, 299 lekuak bete arte. 14 urtetik gorakoak sartu ahalko dira. 12 eta 13 urtekoak ere bai, baina heldu batek lagunduta. Sarrera-txartelak Berriozarko Entzunareko Berriko txarteldegian jaso ahalko dira 19:15etik aurrera, Musika Eskolaren ondoan.

Urriaren 20an, larunbata, sari-banaketa eginen da eta lan saridunak proiektatuko dira, baita Ángel Sandimas zuzendariaren “Guernika” animazio-film laburra ere, José Luis Zumeta margolariaren irudiez eta Mikel Laboaren musikaz egina dagoena.

Horretaz gain, Zorroka elkartearekin batera antolatuta, emanaldi bakoitzaren hasieran (hots, asteazken 17an, ostegun 18an eta ostiral 19an, 20:00etan) euskarazko film laburrak proiektatuko dira, lehiaketatik at. Helburua da euskaraz egindako lan entzunezkoak ezagutaraztea.

Bosgarren ekitaldi honetan Andoni Asenjoren pintura lanak egonen dira ikusgai. Nafarroako 26 urteko margolariak zine produkzio handiak hurbilduko dizkigu. Erabilitako teknikak askotarikoak dira baina lan guztiek gai bakarra dute: zinea.

Volver arriba