Gaztegune berriari buruzko galdetegiaren emaitzen aurkezpena.
Heme_2015
Gaztegune berriari buruz egindako galdetegiaren emaitzak argitaratuko ditu Berriozarko Udalak otsailaren 19an, osteguna, 17:00etan Kulturgunean.
Galdetegia otsailaren hasieran plazaratu zen, laster zabalduko den Gaztegune berriaren funtzionamenduari buruz Berriozarko gazteek dauzkaten iritziak ezagutzeko eta baloratzeko.
Guztion parte-hartzea eskertzen dugu eta aurkezpen-bilerara etortzera animatzen zaituztegu.