Gipuzkoa etorbideko hirugarren lerroa Decathloneko biribilgunean
Heme_2015
Maitzaren 8an, ostirala, hasiko dira Gipuzkoa etorbidean, autobus geltokitik Zortzikoko biribilguneraino, hirugarren lerroa egiteko obrak. Behin bukatuta, hiri-garraioak berezko lerroa izanen du eta Decathlonetik zuzenean atera ahalko da biribilgunera.
Horretarako, maiatzaren 8an, ostirala, 8:00etatik 15:00etara, Gipuzkoa etorbidea itxiko da Decathlonen parean, garraio publikorako izan ezik.Gainerako ibilgailuek Berriozarren sartzeko eta irtetzeko beste bideak erabili beharko dituzte.
Lan hauek, une jakin batzuetan eragozpenak sortuko badituzte ere, gure herriko mugikortasuna hobetuko dute nabarmeki.