Gonbita auzokoei Botxategi berriaren erabilpena sustatzeko
Heme_2016
Botxategi berriaren inaugurazio egunean aipatu zen moduan, azpiegitura berri hau auzo guztiei irekita dago, baita kultur eta gizarte arloan lan egiten duten herriko elkarteei ere.
Horretarako, apirileko asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Berriozar Kirol Elkarteko Botxa Taldeko bi kide egonen dira Botxategian eta nahi duten herriko auzokoei botxa jokoari buruz jakinbehar guztiak azalduko dizkiete.