Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

HARRASKA

Monumentuak

Berriozarko Harraska

Berriozarko Harraska

1745ean eraiki zen. Bertatik ur garbi eta gardeneko hiru turrusta ateratzen dira. Handienari, erdian dagoenari, “Zorroka” esaten zaio herrian.

Emakumeak goizean goiz joaten ziren bertara ura garbi eta erabili gabe aurkitzeko. Arratsaldeetan, siesta orduetatik aurrera, haurren jolasetarako eta bihurrikerietarako gelditzen zen.

Emakumeek xaboialdia egiten zuten, koloreko arropa garbitzekoa, eta gobada, arropa zuria garbitu eta desinfektatzekoa. 1880ko erroldaren arabera, Berriozarren 13 emakume ziren, lanbidez, latsariak.

Volver arriba