Haur Eskola: behin behineko zerrendak. 2015-16 ikasturtea
Heme_2015
Berriozarko Udaleko Haur Eskola.
Gaztelania. Behin behineko zerrenda
Euskara. Behin behineko zerrenda
ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA:
2015eko maiatzaren 7an hasi eta maiatzaren 13an bukatuko da, biak barne. Hautapen Batzordeari zuzenduta, behin-behineko zerrendetan agertutako puntuazioa berrikusteko zergatik eskatzen den azalduz. Ezin izanen dira inolaz ere hautapen baremoan puntuazioa ematen duten agirietako akatsak zuzendu.
Tokia: Urtxintxa Haur Eskola Errota kalea 6 bis
BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEA:
2015eko maiatzaren 21ean. Tokia: Urtxintxa Haur Eskola Errota kalea 6 bis, Berriozarko Udaletxean.
MATRIKULA
MATRIKULA EGITEA: 2015eko maiatzaren 21etik 29ra bitarte. Tokia: Urtxintxa Haur Eskola Errota kalea 6 bis
Ordutegia: 8:30etik 11:30era.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
• Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.
• Matrikulan ezarritako kuota ordaindu izanaren egiaztagiria.
• Beste herri batean bizi diren haurren kasuan, udalari dagokion moduluaren ehunekoaren finantzaketaren frogagiria. Finantzaketa hori bizitokia duten herriko udalaren edo familiaren beraren kargu joanen da.
• Aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2014ko Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titulartasuna duen toki entitateak beharrezkotzat jotako agiriak aurkeztu beharko dituzte familiak 2014. urtean izan dituen diru-sarrerak zehazteko. Dokumentu hori aurkezteko eguna 2015eko ekainaren 30era arte atzeratzen ahalko da.
• Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kartilla orriaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena.
• Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko.
OHARRAK ETA DATUAK EGIAZTATZEA
• Ezarritako epean egiten ez diren matrikulen ondorioz, beste esleipen bat eginen da itxarote-zerrendako ordenari jarraituz.
• Alegatzen den egoerari buruzko ziurtagiriak aurkezten ez badira, zero puntuazioa emanen da onarpen baremoan dagokion atalean.
• Egiaztatzen bada eskabidean edo erantsitako agirietan adierazitako datuak okerrak edo faltsuak direla, dagokion puntuazioa aldatuko da eta, kasua bada, emandako ikaspostua kenduko da.
• Hautapen Batzordeak zilegi izanen du edozein unetan ziurtagiri gehiago eskatzea hautapen baremoan puntuazioa duten egoerei buruz.