Haur Eskolako izen-ematea. 2017-18 ikasturtea
Heme_2017
Martxoaren 1etik 15era zabalik egonen da Berriozarko Udalaren Haur Eskolan izena emateko epea.
Ikaspostua eska dezakete 2015. eta 2016. urteetan jaiotako haurrek, baita 2017. urtean jaiotakoek ere, jaiotza maiatzaren 15a baino lehen izatea aurreikusten bada (2017/2018 ikasturtea hasi baino 16 aste lehenago).
ARGIBIDEAK ETA ESKABIDE-ORRIAK JASOTZEKO:
- Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
- Udaleko web orria: www.berriozar.eus
Informazio orokorra eta aurkeztu beharreko agiriak:
Familiendako informazio orokorra.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO:
- Urtxintxa Haur Eskola (Errota kalea 6), 8:30etik 11:30era
2017- 2018 IKASTURTEKO DATAK:
• Aurrematrikulazioa: 2017ko martxoaren 1etik 15era.
• Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2017ko maiatzaren 5ean.
• Erreklamazioak aurkeztea: 2017ko maiatzaren 5etik 11ra.
• Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2017ko maiatzaren 19an.
• Matrikula egitea: 2017ko maiatzaren 19tik 26ra.