Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

HELDUEN ANTZERKI-ALDIA

Heme_2012

Azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean.

Aurtengoa Berriozarko 30. helduen antzerki-aldia izanen da. Urtemugak dakarren albisterik handiena kokapen berria da; izan ere, antzezlanak Mendialdea Eskolako ekitaldi-aretoa baino hobeki kokatu eta hornitutako Entzunareto Berrian eskainiko dira.

Honakoa da antzezlanen egutegia:

  • Azaroak 4, igandea: LA COCINA taldea. Antzezlana:”Calla y come”.
    Dilista platerkada baten inguruan, gai orokorrei buruz hasieran, eta barruko gai zehatzagoei buruz bukaeran, hausnartzeko komedia.
  • Azaroak 11, igandea: MALAJE SOLO taldea. Antzezlana: “Humor platónico”.
    Antzezleek eta ikusleek elkarri eragitea da helburua, gidoia ongi pasatzeko aitzakia hutsa baita.
  • Azaroak 18, igandea: TXINTXETA taldea. Antzezlana: “Bodologuak”.
    Euskarazko narrazio laburrak. Telebistan eta zineman ezagun egin diren antzezleek gidatutako bakarrizketak, elkarrizketak eta bestelako egoerak.
  • Azaroak 25, igandea: ZARRAPASTRA taldea. Antzezlana: “El miedo que me habita”.
    Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko Nazioarteko Egunak egiten duen salaketan kokatutako antzezlana.

Saioak 19:00etan hasiko dira. Txartelen prezioa 4 eurokoa izanen da kasu guztietan. Txartelen salmenta emanaldiaren egun berean, 18:00etatik aurrera.

Helduen antzerki-aldiaren arauak:

  • Antzezlanak helduei begira programatu dira. Hortaz, 12 urte baino txikiagoak ezin dira sartu.
  • Aktoreek eta gainontzeko ikusleek merezi duten errespetuarengatik, garaiz heltzea eskatzen dugu, baita telefono mugikorrak itzaltzea ere.
  • Behin emanaldia hasita, ez da aretoan sartzerik izanen.
  • Entzunaretoan ezin da jan edo edan.
  • Berriozarko Udalak badauka aipatutako arauak errespetatzen ez dituzten pertsonei sarrera ukatzeko eskubidea.
Volver arriba