Helduen antzerkialdia
Heme_2017
Azaroaren 5ean hasiko da Berriozarko Helduen 35. Antzerkialdia, antzezlan hauek eskainiko dituena:
* Azaroaren 5ean, igandea “Cabaret Vampirico” Virginia Senosiain (gaztelaniaz)
* Azaroaren 12an, igandea “Misterio Bufo” Jose Mari Asín (gaztelaniaz)
* Azaroaren 19an, igandea “Refugiadas” El pequeño paso. Azaroak 25 programaren barneko emanaldia (gaztelaniaz)
* Azaroaren 25an, larunbata “Atte hil aurretik” Beheko Larraine (euskaraz)
Saio guztiak Berriozarko Entzunaretoan emanen dira, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak saioa hasi baino ordu bete lehenago jarriko dira salgai, 4 eurotan.