Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Helduen antzerkialdia

Heme_2015

JornadasDeTeatro201501Helduen XXXIII. ANTZERKIaldiak lau antzezlan eskainiko ditu azaro honetan Berriozarko Entzunaretoan. Urteroko antzerkialdia izen handiko jardunaldia da Berriozarren.

Azaroaren 8an, igandea, Quiero Teatro konpainiak “Circonnect” lana ekarriko digu,  helduei zein gazteei begira zirkoa eta dantza hiritarra uztartzen dituena.

Hilaren 15ean Iluna taldeak “Antisistema” antzezlana taularatuko du. Komedia erromantiko atipikoak umorea, jenio txarra eta kritika soziala ekarriko dizkigu.

Asteazken 18an Pamela Palencianok “No sólo duelen los golpes” bakarrizketa eskainiko du Emamumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren programazioaren barnean.

Igande 22an, azkenik, Txalo Produkzioak “Erdi bana” antzezlana taularatuko du. Euskaraz antzeztuko duten komedia eder eta berezia.

Antzezlanak 7etan hasiko dira, asteazken 18koa izan ezik, egun horretako saioa 19:30ean hasiko baita.

Txarteldegia 6etan zabalduko da. Sarreraren prezioa: 4 euro.

Kartela ikusi

Volver arriba