Helduen ANTZERKIaldiaren XXXII. edizioa
Heme_2014
Azaroan Berriozarko Helduen ANTZERKIaldiaren XXXII. edizioa eskainiko da. Jardunaldi hau oso programazio garrantzitsua da gure herrian. Aurten 4 antzezlanek osatuko dute, Entzunaretoan ikusi ahalko direnak.
Azaroaren 2an, igandea, Quiero Teatro konpainiak “Magic hop” lana ekarriko digu, magia eta hip-hop dantza uztartzen duena, helduei zein gazteei begira.
Hilaren 9an Vaiven taldeak “Happy End” antzezlana taularatuko du. Komedia honek bere buruaz beste egin nahi dutenei laguntza ematen dien enpresa aurkeztuko digu.
Igande 16an Xentimorik Gabe taldeak “Koka kola eta barea” lan musikala eskainiko du euskaraz.
Igande 23an, azkenik, Tdiferencia taldeak “Con fajas y a lo loco” antzezlana taularatuko du, Genero indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren programazioaren barruan.
Antzezlan guztiak 7etan hasiko dira. Txarteldegia 6etan zabalduko da. Sarreraren prezioa: 4 euro.