Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

HERRIKO FESTA NAGUSIAK

Folklorea, festak eta erromeriak

Abuztuko azken asteazkenean hasten dira eta 5 egunez irauten dute. Eguzki plazako kioskotik txupinazoa bota eta gero, askotarikoak dira Berriozarko festetan antolatzen diren ekitaldiak: tradizionalak batzuk, jaietako osteguneko Maiordomoen dantzaldia esaterako, berritzaileak beste batzuk.

Herriko elkarteek protagonismo berezia dute festak antolatzerakoan eta Musika Bandak, Erraldoien Konpartsak, Gaitariek eta Fanfarreak kaleetan duten presentziak agerian uzten du gure herriko tradizio musikala.

Volver arriba