Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Herriko festetako txupinazoa

Heme_2015

Berriozarko Udalak erabaki du aurtengo herriko festetako txupinazoa herrian azken urteotan memoria historikoa berreskuratzeko lan egin duten pertsonek bota dezaten.

Erabakia gobernu taldeak hartu du uztailaren 3an egindako Bozeramaile Batzordean proposamen horren berri eman eta gero.

Erabakia urte sasoi honetan hartu da proposamenak ahalik eta zabalpen handiena izan dezan; horrela, jai egitarauan iragarriko da eta Berriozarko biztanle guztiek horren berri izanen dute.

Proposamenari dagokionez asmoa da balore osoa ematea Berriozarko hainbat pertsonaren lanari, batzuk frankismoak errepresaliatutakoen senideak direlako eta beste batzuk herriko historia zabaltzeko lanean murgildu direlako, urte luzeetan lan boluntario, etengabekoa eta zehatza eginez. Pertsona horiek egindako lanaren fuitua da, besteak beste, 1938an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zutelako afusilatu zituzten hainbat pertsonaren gorpuak aurten aurkitu eta lurretik atera izana. Horretaz gain, pertsona horien meritua izan da gotorlekuko gartzela, ihesaldi eta ondorengo errepresioaren inguruko gertaerak uneoro present izatea, ahanzturan galtzen utzi gabe. Izan ere, gertaera haien berri emateko antolatu diren ekimen guztietan parte hartu dute, herri mailan zein memoria lantzen duten elkarteek antolatutako jardueretan.

Volver arriba