Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Hitzaldi-eztabaida: “Heriotza duina eta azken borondateei buruzko agiria”

Heme_2017

20170329 Que necesitamos para morir bien (BERRIOZAR) (2)Berriozarko Osasun Etxeak eta Berriozarko Udalak herritar guztiei zuzendutako hitzaldia antolatu dute: “Zer behar dugu ongi hiltzeko? Heriotza duina eta bizi testamentua”.

Gonbidatuta zaudete gurekin batera hausnar dezagun bizitzaren amaierari buruz; hau da, zer den “heriotza duina” kontzeptua eta bizitzaren nolako amaiera nahi dugun eta nolakoa ez dugun nahi. Bizitzaren amaieran gerta daitezkeen egoeren azalpenean sakontzeko aukera egonen da: zainketa aringarriak, bizitza luzatzeko tratamenduei uko egitea, sedazio aringarria, bizitza kalitate txarreko egoeretan luzatzea…

Mintzaldia gaztelaniaz eskainiko dute Osasun Etxeko profesionalek: Socorro Lizarraga familia medikuak eta Txaro Osinaga gizarte langileak.

Tokia: Kulturgunea (Udaletxea).
Eguna: martxoak 29
Ordua: Arratsaldeko 7:00etan.

Volver arriba