Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Hitzaldi-eztabaida: “Heriotza duina eta azken borondateei buruzko agiria”

Heme_2015

Berriozarko Osasun Etxeak herritar guztiei zuzendutako hitzaldia antolatu du: “Duintasunez hiltzeko eskubidea eta Bizi-Testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria”.

Gonbidatuta zaudete gurekin batera hausnar dezagun bizitzaren amaierari buruz; hau da, zer den “heriotza duina” kontzeptua eta bizitzaren nolako amaiera nahi dugun eta nolakoa ez dugun nahi. Bizitzaren amaieran gerta daitezkeen egoeren azalpenean sakontzeko aukera egonen da: zainketa aringarriak, bizitza luzatzeko tratamenduei uko egitea, sedazio aringarria, bizitza kalitate txarreko egoeretan luzatzea…

Mintzaldia gaztelaniaz eskainiko dute Osasun Etxeko profesionalek: Socorro Lizarraga familia medikuak eta Txaro Osinaga gizarte langileak.

Tokia: Kulturgunean (Udaletxean).
Eguna: apirilak 22
Ordua: Arratsaldeko 7:30ean.

Volver arriba