Hostalaritzan terrazak eta mahai hankabakarrak jartzeari buruzko ordenantzaren aldaketa.
Heme_2014
Berriozarko Udalak, 2014ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Terrazak eta Mahai Hankabakarrak lurzoru publikoan ezartzea arautzen duen ordenantzaren aldaketari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Ordenantzaren aldaketa-Izapidean (gaztelaniaz NAOn publikatu arte)
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.