Inoiz ez da ikasteko berandu
Heme_2013
Helduen formazio-ikastaroak (2013/14 ikasturtea): gaztelania ikastaroa etorkinentzat eta oinarrizko formazio-ikastaroa.
Antolatzailea: Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea.
Matrikula egiteagatik 5 euro ordaindu behar dira, ez besterik. Eskolak bi lauhilekotan antolatuko dira, irailetik otsailera eta otsailetik ekainera. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako “Jose Maria Iribarren” Ikastetxe Publikoko irakasleek emanen dituzte eskolak.
Izena emateko epea: ekainaren 24tik abuztuaren 23ra.
Informazioa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kaleberri 12, 948300007.