Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa abian.

Heme_2016

IGO_2016_webGOZATU BIDAIAZ

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Iruñerriko zortzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira.

Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra, jarraitu hiru pausu hauek:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Berriozarko Liburutegi Publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko liburu-dendetan erabiltzeko.

3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago ordaindu ahalko da herriko liburu-dendetan (Ilargi eta Da2). Azken eguna txekea erabiltzeko: 2016ko ekainaren 11.

Apiril eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea zozketatuko da hil horretan parte hartu dutenen artean.

Volver arriba