Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa martxan.
Heme_2015
GOZATU BIDAIAZ
Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.
Iruñerriko zortzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira.
Ekainaren 30era arte, jarraitu hiru pausu hauek:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Berriozarko Liburutegi Publikora joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko liburu-dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago ordaindu ahalko da herriko liburu-dendetan (Marife, Ilargi eta Da2), %50 merkeago parte hartzailea mintzakidea edo zorrokakidea bada (liburutegian txartela edo agiriren bat aukeztu beharko da deskontu bikoitz hori lortzeko). Azken eguna txekea erabiltzeko: 2015eko uztailaren 11.
Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 €ko erosketa-txekea bana zozketatuko da hil horretan parte hartu dutenen artean.