Iraunkortasuna jaietan
Heme_2016
Energiaren aldeko apustua egiten eta ingurumenarekin dugun konpromisoa lantzen jarraitzen du Berriozarko Udalak.
Hartara, herriko jaiak antolatzen ditugunean iraunkortasun irizpideak txertatzen ditugu, besteak beste, egitarauan paper ekologikoa erabiltzea, berriro erabil daitekeen baxera erabiltzea, gertuko produktuak, sasoikoak edo/eta ekologikoak kontsumitzea, bidezko merkataritzakoak…
Azken batean, helburua da denok inplikatzea eta etorkizun iraunkorragoa lortzea, erantzukidetasuna bultzatzea zaintzetan, sexu jazarpena eta gehiegikeria baztertzea, ingurumena zaintzea eta giza eskubide guztiak errespetatzea.
Berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera animatzen ditugu. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman, garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.