“IRUDI BAT BAZTERKERIATIK BERDINTASUNERA” XI. ARGAZKI-LEHIAKETA
Heme_2012
Argazki irabazlea Kike Balenzategui Arbizurena da eta “Hi haiz katebegi sendoa” izenburua dauka.
Berriozarko Udalaren Aukera Berdintasunaren Aldeko Batzordeak antolatu eta babestutako
lehiaketan 25 pertsonak (8 emakume eta 17 gizon) 38 argazki aurkeztu dituzte. Argazki horietatik 10 izan dira berriozarrek eginak (4 emakume eta 6 gizon)
Aurtengo argazki sarituak honakoak izan dira:
1. saria (400 euro) “ Hi haiz katebegi sendoa” Barañaingo Kike Balenzategui Arbizurena.
2. saria (300 euro): “Oreka” Sarrigurengo Lorena González Gonzálezena.
3. saria (150 euro): “ Aurreiritzien garbiketan” Zizur Nagusiko Héctor Fabio Trochez Ríosena.
Berriozarko aukokideen sari berezia banatu gabe geratu da aurten.
Sariak abuztuaren 29an, asteazkena, banatuko dira, 17etan Berriozarko Udaletxean, jaiak hasi aurretik eginen den ekitaldian.
Azgazki guztiak Berriozarko Udaletxeko Kulturgunean erakutsiko dira (Kaleberri 7), 2012ko abuztuaren 16tik 31ra.
