“Irudi bat Bullying-aren kontra” argazki-lehiaketaren erabakia hartu da
Heme_2017
“Irudi bat bullying-aren kontra” Argazki Lehiaketaren epaimahaiak erabaki du Laura Hualde argazkilariaren “Etorri nirekin-Ven conmigo“ argazkiari lehen saria ematea. Argazkian nerabe talde baten jazarpena jasaten ari den pertsona bat eta azken horri laguntza eskaintzen dion beste bat agertzen dira.
Bigarren saria Verónica Chaynikoven argazkiak jaso du, eskola-jazarpenaren biktima den neska baten irudia.
Bi saridunek 50na euro jasoko dituzte.