Izena eman gazteei zuzendutako ikastaroetan (2014ko lehen seihilekoa)
Heme_2014
Otsailaren 24tik martxoaren 8ra zabalik egonen da Berriozarko Udalak antolatutako formazio ikastaroetan izena emateko epea.
- 012 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 8etatik 19etara)
- Telematikoki (lotura honetan)
- Berriozarko Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 12etatik 14etara. Harremanetarako: Susana Aldaba, gazteriaren arloko teknikaria).
Lehentasuna izanen dute 13 eta 30 urte bitarteko gazteek. Gainerako pertsonek izena eman ahalko dute taldean leku librerik geratzen bada.
1.- Informatika ikastaroak (maila aurreratua / aditua):
- Microsoft Office 2010 egiaztagiria banatuko da. Asistentzia %100ekoa bada, garraio publikoa ordaintzeko dirulaguntza banatuko da.
- Astelehen, astearte eta ostegunetan 12:30etik 14:30era.
- Tokia: Elkarte Fundazioa (Sanduzelai etor. 42, 2. nabea)
- Iraupena: 30 ordu
- Hasiera: apirilaren 24an
- Bukaera: maiatzaren 29an (azken azterketa)
- Ikasle kopurua: 20
- Prezioa: 10 euro
2.- Lanbide-orientaziorako eta autoenplegurako lantegia.
- NEZaren langabezia-txartela duten DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua. FOREMek emana.
- Martxoaren 24 eta 25ean, 16etatik 18etara
- Tokia: Lantxotegi
- Prezioa: doakoa
3.- Enplegua bilatzeko lantegia
- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) langabezia-txartela duten langabetuei zuzendua. FOREMek emana.
- Maiatzaren 19 eta 20an, 16etatik 18etara
- Tokia: Lantxotegi
- Prezioa: doakoa
4.- Laguntza-eskolak
- Matematika lantzeko sei leku libre geratzen dira.
- Ostegunetan 17etatik 19etara:
- 17etatik 18etara: DBHko lehen eta bigarren mailak
- 18etatik 19etara: DBHko hirugarren eta laugarren mailak
- Tokia: Kulturgunea
- Hasiera data: urtarrilaren 14a
- Bukaera: ekainaren 19an
- Prezioa: doakoa
5.- Lehen sorospenetarako ikastaroak
- Gurutze Gorriak emana
- Astearte eta ostegunetan 17etatik 19etara
- Tokia: Kulturgunea
- Iraupena: 21ordu
- Hasiera: martxoak 11
- Bukaera: apirilak 10 (azken azterketa)
- Ikasle kopurua: 15
- Prezioa: 10 euro
6.- Street dance, hip hop eta funky
- 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua
- Ostiraletan 18etatik 19etara eta larunbatetan 12etatik 13etara.
- Berriozarko Kiroldegian
- Iraupena: 22 ordu
- Hasiera: apirilaren 11n
- Bukaera: ekainaren 21ean
- Prezioa: 22 euro