Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

JAIEN AURREKO EGITARAUA

Heme_2012

Abuztuaren 29an hasiko diren herriko jaiak hurbiltzen ari dira eta, girotzen hasteko, Berriozarko Udalak jaien aurreko egitaraua prestatu du, kultur eta kirol jarduerek osatua.

Botxa-txapelketa, kaleko antzerkia eta musika, erakusketak eta kirol jarduerak dira herritarrei Udalak eskainitakoak.

Abuztuaren 16tik 29ra, Udaletxeko Kulturgunean ikusgai egonen dira Jaietako Kartel Lehiaketan eta “Irudi bat bazterkeriatik berdintasunera” Argazki Lehiaketan aurkeztutako lanak. Orduak: 18:00etatik 21:00etara.

Musikak garrantzia izanen du jaien aurreko ekitaldietan. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira Euskal Herria plazan: abuztuaren 22an “BIG BAND BLUSENEA”, abuztuaren 23an “TROBAHABANA” eta larunbat 25ean “BERRIOZARKO DOINUA MUSIKA BANDA, GAITARI ETA TXISTULARIAK”.

Bestalde, “A la calle. Kalera” egitarau mankomunatuak kaleko antzerkia ekarriko digu. Lehenengo ikuskizuna abuztuaren 24an izanen da Eguzki plazan eta Basoa pasealekuan: Scura Splats taldearen “Disco Death”. Bigarrena abuztuaren 28an eskainiko da Eguzki plazan: Circo Los taldearen “Cabaré parodia”. Antzezlanak arratsaldeko 8etan hasiko dira.

Kirol jarduerek osatuko dute egitaraua; abuztuaren 25ean, larunbata, 18etatik aurrera, Peñen Arteko Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Ilargi pistan.

Jaien aurreko egitaraua

Volver arriba