Jaietako argazkiak: irabazleak
Heme_2014
Berriozarko argazkilari Patxi Pitillasen “Begietatik heldu” izeneko lanak irabazi du 2014ko Jaietako Argazki Lehiaketa. Lehenengo sari horrengatik 250 euro jasoko ditu. Saritutako gainerako argazkiak (60na euro jasoko dituzte) honakoak dira: Stefan de Goñiren “Regreso al pasado”; Zurine Gilen “De reojo-Zeharka”; Raul Latorreren “Los reporteros también se divierten” eta Elena Irigoyren “Baño de espuma” .
Lan guztiak erakusgai egonen dira Udaletxeko Kulturgunean urriaren 18ra arte.