JAKIEN BILKETA BERRIOZARREN
Heme_2012
Berriozarko auzokideei laguntzeko Elkarteak, gure herriko pertsona behartsuei jakiak banatzen dien elkarteak, etxez etxeko jakiak biltzeko kanpaina antolatu du Berriozarren.
Abenduaren 22an, goiz osoan, elkartean aritzen diren bolondresak kalez kale joango dira auzokideek prestatu dituzten jakiak eta bestelakoak biltzen.
Kanpaina honen bitartez pertsonen artean sensibilizazioa eta elkartasuna bultzatu nahi dute, horren giza behar handiak dauden egoera honetan.
Berriozarko auzokideei laguntzeko Elkartea 2001n sortu zen. Bolondresek osatzen dute, bere borondatez eta eskuzabaltasunez aritzen direnak Berriozarko eta Berriobeitiko familiei laguntzeko asmoz.
Elkarteak egiten duen kudeaketa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek koordinatzen eta babesten dute.