Kaldereteak Berriozarko jaietan.
Heme_2016
Irailak 4, igandea, Basoa pasealekuan.
Izen ematea Kultur Arloko bulegoan (Berriozarko Udaletxea) abuztuaren 22tik 30era, 11etatik 13etara.
Esandako datetan izena ematen dutenei Udalak ardoa banatuko die irailaren 4an (11:30ean Eguzki plazan); baita bi poltsa ere: berde bat (materia organikoa biltzeko) eta hori bat (plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.
Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.
Iraunkortasuna: animatzen ditugu berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.