Labarga Elkartea
Elkarteak
Iturri fidagarrienek esaten dutenaren arabera, elkarte berriozartar hau 1973. urtean sortu zen, Berriozarko auzo zaharrean. Herriko peñarik zaharrena da eta, herriko elkarteen artean, zaharrenetariko bat. Egoitza hogei urtez auzo zaharrean eduki eta gero, Berriozarko erdialdera joan ziren.
Duela bi urte arte herriko jaietakoak ziren urteko jarduera bakarrak. Egun, ordea, Berriozarko talderik gogotsuenetariko bat da, izan ere, asko dira antolatzen dituen jarduerak urteko edozein garaitan: pala-txapelketak, martxoko txangoak sagardotegietara, Berriozarren Eguneko kaldereteak, raftina, paintballa, hitzaldiak, zinema emanaldiak, futbito partidak, jokoak… Horietaz guztietaz gain, jaietan ere hainbat jarduera antolatzen dituzte herritar guztiei irekiak.
Egun 94 kide dira, gehienak hogeita hamar urte inguruko gazteak. Jaietan brusa berdea dute ezaugarri. Garai batean peñaren izena letra gorriz jarrita zeramaten atzealdean, baina ohitura hori galdu da.
Helbidea: Donamaria kalea 3, 31013 Berriozar (Nafarroa)
Web orria: http://www.labarga.es