Lantegia: Bizitzaren amaieran zaintzen
Heme_2015
Maite dugun pertsona baten bizitzaren amaiera heltzen denean, gure helburua da bakean hiltzen laguntzea eta ahal dugun guztia egitea bere ongizate fisiko, emozional eta espirituala lortzeko.
Geure emozioek, heriotzaren eta maite dugun pertsona hori galtzearen aurrean, zaildu dezakete arreta pertsona protagonistarengan jartzea eta ahalik eta hobekien zaintzea eta bere amaieran laguntzea.
Bizitzaren amaieran dauden pertsonek dauzkaten beharrak hobeki ezagutzeko eta prozesu horretan nola lagundu jakin nahi baduzu, etorri eginen dugun topaketara.
Abenduren 16an eginen dugu, 11etatik 14etara Berriozarko Udaletxeko Kulturgunean.
Osasun Etxeko langileek gidatuko dugu.
Interesa baduzu izena eman Osasun Etxean, deitu 948 309466 telefonora edo idatzi csberrio@cfnavarra.es helbidera.