Larunblai
Heme_2013
Haurrentzako aisialdi jarduera euskaraz, larunbat arratsaldeetan.
Urrian hasiko diren joko-lantegi hauek euskararen erabilera sustatzeko haur
talde egonkorrak sortu nahi dituzte. Bide batez, txikiek asteburuan bikain pasatzeko aukera izanen dute. Euskaraz nahikotasunez mintzatzeko gaitasuna duten haurrek parte hartu ahalko dute, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan ikasten badute.
Argibideak eta izen-ematea (irailaren 23tik urriaren 4ra, 10:00etatik 14:00etara) Udalaren Euskara Zerbitzuan (9483000359, euskara@berriozar.es).
Antolatzaileak: Berriozarko Udala eta Euskaltzaleen Topagunea.