Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Liburuaren Eguna

Heme_2016

collage actividad

Liburuaren Egunaren karietara eta Shakespeare eta Cervantesen heriotzaren 400. urteurrena izanik, Liburutegian bi gune berezi sortu dituzte apirilaren 18tik 29ra.

Lehen gunea Shakespearek zineman izandako eraginari buruzkoa da. Batetik, Shakespeareren idazlanen egokitzapenak bildu dira eta, bestetik, idazleak landutako gaiek eta arketipoek hainbat filmetan izan duten eragina, zenbait azalpen-txartelen bidez.

Bigarren gunea Cervantesi eta Kixotea bere obra nagusiari buruzkoa da. Bertan Liburutegian dauden haur eta gazteei zuzendutako egokitzapenen erakusketa kokatu da. Horretaz gain, Kixotea gogoratzeko orri-markatzailea egin dugu haurrei emateko eta Pinterest-en Cervantesi buruzko liburuak eta loturak bildu ditugu, baita euskarazko eta gaztelaniazko Kixotea, bideoak eta joko interaktiboren bat ere. Helbidea honakoa da: https://es.pinterest.com/bibliotecap0169/don-quijote-de-la-mancha-on-kixote-mantxako/

Beste hau filmei buruzko iruzkinak irakurtzeko ISSUU lotura da:https://issuu.com/bibliotecapublicadeberriozar/docs/shakespeare_y_el_cine-zineman

Volver arriba