Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Los Cubas Elkartea

Elkarteak

escudo2Los Cubas peña Berriozarko 1978ko Jaietan sortu zuen 15 bat urteko gazte talde batek.  Berriozarko Eskualde-Eskolako elastikoetan “Los Cubas” izena josi zuten, eskay zati bat erabilita. Ez zuten gehiagorako dirurik.

Lagun-taldea urte osoan elkartzen zen futbolean jokatzeko, eta jaietan “Los Cubas” bihurtzen zen. Ez zuten egoitzarik, ezta dirurik ere; bai, ordea, ongi pasatzeko gogo handia. Urtez urte, gero eta senide, lagun eta zale gehiago hurbidu zitzaizkien; 12 eta 17 urte bitartekoak ziren denak.

1981a aldaketa urtea izan zen. Urte hartako jaietan etxabe bat alokatu zuten, elastikoak utzi eta ezaguna duten brusa gorria jazten hasi ziren eta bidea zabaldu zuten peñan norknahi izena emateko.  300 kide izatera heldu ziren.

Hasierako bilerak Cani tabernan egiten ziren. 1983. urtean armarria sortu zuten. Urtero alokatzen zuten jaiak ospatzeko etxabea eta hainbat ekitalditan parte hartzen zuten. Horien artean, peñen arteko txapelketa bereziki gogoratzen dute, hainbat alditan irabazi zutena (gaur egun ere parte hartzen dute), baita peñen arteko herri kiroleko txapelketa ere. Azken hori 1988. urte arte antolatu zen. Urte hartan Los Cubas peñak irabazi zuen.

1993. eta 1994. urteetan Errekaldea kaleko etxabea alokatu zuten. Bertan urte oso jarduerak egiten zituzten: bilerak, jardueren antolakuntza eta jaietako ekitaldiak.

1995. urtean gaur egun ere erabiltzen den Iruñalde kaleko 10. atariko blusaegoitza erosi zuten. Aldaketak peña legalki eratutako elkarte bihurtzea ekarri zuen. Izan ere, “berritu ala hil” pentsatu zuten egungo egoitza erosi baino lehen. Edonola ere, Los Cubas elkartearen oinarrian 1978ko pertsona berberak daude; izan ere, sortzaile izan ziren askok jarraitzen dute elkartean.

2011. urtean 33. urteurrena ospatu zuten eta adin guztietako berriozartarrei irekitako ekitaldi asko antolatu zituzten. Arrakasta handia lortu zuten.

Egun 62 kide daude Los Cubas elkartean, baita haien bikotekideak ere, kide izendunen eskubide berak dituztenak. Herritarrei irekitako jarduerak antolatzen dituzte urte osoan baina, batez ere, herriko jaietan.

Helbidea: Iruñalde k. 10, 31013 Berriozar.

Helbide elektronikoa: sociedad.los.cubas@gmail.com

Web orria: http://www.loscubas.es

Volver arriba