MAREAREN KONTZERTUA, EKAINAK 23
Heme_2012
Marea talde berriozartarraren kontzertua ekainaren 23an izanen da, Berriozarko futbol-zelaian.

CD Marea
Ateak 21etan zabalduko dira. Bocanadaren joaldia 21:30ean hasiko da eta Marearena 23:00etan.
Kontzertura joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Berriozarrera heltzeko autobus-lineak:
Arratsaldez (16.linean) eta gauez, autobus gehiago ibiliko dira.
Berriozarrera autoz etorriz gero, honako zona hauetan aparkatzea gomendatzen da:
- Agustindarren industrialdea.
- Artiberri II
Berriozarko sarbideak direla eta kontuan hartu beharreko oharrak:
- San Agustin kalea: ekainaren 23an, goizeko 8ak baino lehen, autoz libre geratu beharko da.
- Artekaleko 10. zenbakitik aurrera: ekainaren 23an kalea 17etatik aurrera moztuko da (auzoek aparkatu ahalko dute).
- Lekoartea kalea: ekainaren 23an kalea 17etatik aurrera moztuko da (auzoek aparkatu ahalko dute).
- Errekaldea kalea: ekainaren 23an kalea 17etatik aurrera moztuko da (auzoek aparkatu ahalko dute).