Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Heme_2015

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Berriozarko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Egun hau ospatzea garrantzitsua da emakumezkoak ikustarazteko eta, horri lotuta, antolatutako ekimenen artean garratzi handia hartzen  du Bergazki elkarteko emakumeek prestatu duten argazki erakusketak. Erakusketak “Mujeres de Berriozar-Berriozarko emakumeak” du izenburua eta hemengo emakumei egindako esker ona da. Erakusketa martxoaren 7an aurkeztuko da, Eguzki plazan eginen den jaialdian. Ondoren Berriozarko hainbat lekutan egonen da ikusgai martxoan eta apirilean: Kulturgunean, Kiroldegian, Osasun Etxean, Haur Eskolan, Musika Eskolan…

Hementxe duzue antolatutako ekimenen programazioa. Parte hartzera animatzen zaituztegu.

Volver arriba