Musika Eskolako ikasketak. Dirulaguntza deialdia. 2014/2015 ikasturtea.
Heme_2014
Musika Eskolako 2014/15 ikasturteko dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabalik egonen da 2014ko maiatzaren 26tik ekainaren 13ra.
Interesdunek eskabidea eta deialdian aipatzen diren gainerako agiriak aurkeztuko dituzte Berriozarko Udaletxeko Auzo-Bulegoan 8etatik 14etara, edo erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/index.aspx) maiatzaren 26tik ekainaren 13ra. Eskaera aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat ere erabili ahalko dute.