Musika Eskolaren Eguna
Heme_2013
Ekainaren 5ean, asteazkena, Berriozarko Musika Eskolaren Eguna ospatuko da. Festa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta hainbat ekitaldi eginen dira herrian zehar:
- 18:00: “Hauspo Berri” akordeoi taldearen kontzertua Euskal Herria plazan, Musika Eskolaren aurrean.
- Kalejira txistulari eta trikitilariekin Eguzki plazaraino.
- 18:30: “K-NON” taldearen kontzertua Eguzki plazan.
- Kalejira akordeoi taldearekin Doneztebe plazaraino.
- 19:00: “Harivento” gitarra taldearen kontzertua Doneztebe plazan.
- Kalejira perkusio ikasleen esku, Musika Eskolaraino.
- 19:30: “BIG BAND” taldearen kontzertua, Euskal Herria plazan.
Gurekin batera festa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
ANIMA ZAITEZTE!!!