Natureskola: actividades en euskera para personas adultas durante el curso 17/18.
Heme_2018
Berriozarko Natureskolak helduentzako hainbat jarduera antolatu ditu euskaraz 17/18 ikasturtean, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean.
Martxoaren 23an, garraio alternatiboari buruzko lantegi batean, bizikletari eta horren mantentze-lanei buruz jakin beharreko guztia ikasiko dugu. Lantegia 18:00etan hasiko da eta 20:00etan bukatu, Berriozarko Natureskolan, Plazaola k. z/g.
Azalpenak Juanjo Iriartek emanen ditu (Hemen Konpon-Emaus). Antolaketan Berriozarko Gazteguneak ere lagundu du.
Zikloko jarduera guztiak doakoak dira, baina aurretik izena eman behar da: Natureskola, 948594774, natureskola@sumaconcausa.org.
Bizikletari buruzko lantegian izena emateko azken eguna: martxoaren 21a.