NOLA LAGUNDU SEME-ALABAK EUSKARAZKO ETXERAKO LANETAN.
Heme_2012
Ikastaro laburra euskaraz ikasten duten haurren gurasoentzat. Izena emateko azken eguna: azaroak 5.
Nola lagundu seme-alabak euskarazko etxerako lanetan?
Gurasook asko egin dezakegu gure seme-alabek etxerako lanak ongi bideratzen ikas dezaten. Euskara ongi menperatzen ez duten gurasoei, dena den, zalantza gehiago sortzen zaizkie eta zalantza horiek argitzea da lantegi honen helburua: zein den gurasoen funtzioa, etxera ekarriko dituzten ariketa motak aurretik ezagutzea, eskura izan ditzakegun baliabideen berri izatea…
Lantegia guraso erdaldunei begira antolatu da baina, lekua badago, guraso euskaldunek ere parte har dezakezue.
Azaroaren 6, 8 eta 13an 17:00etatik 18:30era Kulturgunean. Gurasoak bakarrik (seme-alabarik gabe).
Irakaslea: Patxi Goñi, Haur Hezkuntzako eta helduen euskalduntzeko irakaslea.
Izen-ematea azaroaren 5a baino lehen Euskara Zerbitzuan: 948300359, euskara@berriozar.es