Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

NOLA ZAINDU GURE BURUA

Heme_2012

Ikastaroak Berriozarko auzokide guztiei begira eginen dira Naturaren Gelan.

Berriozarko Udala bizimodu naturalarekin lotutako hainbat jarduera sustatzen ari da, ingurumena zaintzeko egokiak diren elikadura eta bizimodu osasungarria, esaterako. Horretarako, osasunarekin eta bizimodu osasungarriarekin lotutako orotariko argibideak zabaltzen ari da.

Ildo horretan, bigarren urtez jarraian, “Nola zaindu gure burua” lantegiak antolatu ditugu berriozartar guztientzat. Irakasleak Euskal Eskola Makrobiotikoa elkartekoak izanen dira eta saioak Naturaren Gelan eginen dira.

Izen ematea: 2012ko urriarenn 16tik 20ra, 012 telefonoan edo web orriko egoitza elektronikoan.

Argibide gehiago

Volver arriba