Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko maiatzak 3

2023ko udako hiri-kanpalekuak

Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da apirilaren 25etik maiatzaren 5ra.

Foto noticia

Berriozarko Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 24tik abuztuaren 11ra, 2011 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira. Sarrera ordutegia 9:00etatik 09:30era izango da eta irteera ordutegia 13.30etik 14:00etara izango da.

Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.

Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da apirilaren 25etik maiatzaren 5ra. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo esteka honetan (klikatu hemen).

Behin betiko izen-ematea maiatzaren 16an egingo da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Udaleko Kultura Arloan. Aldez aurretik, sms edo email bidez jakinaraziko da plaza onartu dela.

Prezioa errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Errenta aitorpenaren agiririk aurkezten ez bada, kopururik altuena kobratuko da.

Prezioak kalkulatzeko tarteak (*familiaren per capita errenta):

Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):

< 5000: 65 euro
5001 – 8000: 75 euro
8001 – 10000: 85 euro
10001 – 15000: 95 euro
15001 – 20000: 105 euro
20001>: 115 euro

Berriozarren erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.

Kartela ikusi.

Volver arriba