Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko urtarrilak 4

Alkatetzatik, Berriozarko herritarrei

Foto noticia

Urte hasiera honetan eskerrak eman nahi dizkiet Berriozartarrei, joan den urtean hain zaila izan den gizalegearen adibide izan direlako. Pandemia atzean utziko genuela uste genuen arren, birus honekin bizitzen jarraitu behar dugu oraindik ere.

Berriozarko herritarren ezaugarri nagusia elkartasuna izan da beti, eta larrialdi-egoerei aurre egiteko laguntza eta lankidetza behar izan den uneetan bertan egotea eta ahal den guztia ematea; horregatik, ezinbestekoa iruditzen zait zuen konpromisoari eta erantzukizunari balioa ematea.

Egun hauetan, COVID-19aren andui berri batekin bizitzea tokatzen ari zaigu, eta, berriro ere, egoera horrek ondorioak izaten ari dira: osasun-zerbitzuak gainezka daude berriro, kutsatze-tasa altuaren ondorioz.

Horregatik, herri honetako alkatea naizen aldetik, egoera honi aurre egiteko beste ahalegin bat eskatu nahi dizuet. Orain, inoiz baino gehiago, osasun publikoa balioetsi behar dugu, jakitun izanik Lehen Mailako Arretan ezarri den araudi berria, pandemia mundiala sortzearen ondoriozkoa.

Une honetan, enpatia plus bat behar da gure Osasun etxeko langileekiko, aurre egin behar dioten kolapso-egoera gainditzen laguntzeko. Inoiz baino gehiago, osasun-langileen larruan jarri behar gara.

Egia da gure eskubideak defendatu behar ditugula, baina beharrezkoa da hori egitea berriozartarren bereizgarri diren lasaitasunarekin, hezkuntzarekin eta errespetuarekin.

Amaitzeko, urte berriaren sarrera ahalik eta positiboena izatea nahi dut. Gogoratu nahi nituzke, bereziki, joan den urtean hil diren pertsona guztiak, eta urte berrian sartu itxaropen handi batekin: bizitzea tokatzen zaizkigun une txarrak atzean uztea eta etorkizun hurbilean senide, lagun eta maitatuez gozatzea.

URTE BERRI ON!!!

Alkatetzaren idazkia