Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2018ko maiatzak 8

Amaia Kowasch-en “Tejiendo redes-sareak ehotzen” liburuaren aurkezpena

Amaia Kowasch-en “TEJIENDO REDES – SAREAK EHOTZEN” Liburuaren aurkezpena.

Maiatzak 10, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Berriozarko Liburutegi Publikoan.

Zaintza zerbitzua behar baduzu: 948/ 30 16 31. Izena eman maiatzak 9a baino lehen.

EGILEA

Amaia Kowasch Velasco Iruñean jaio zen 1990. urtean. Gizarte langilea, antropologoa, sexologoa eta generoan aditua da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Azkeneko urteetan Ezkabako Gotorlekuan oinarritu ditu bere ikerketak.

LIBURUA “Tejiendo redes / Sareak ehotzen”

Sei urteko ikerketa lana egin eta gero, liburu honetan jaso ditu Ezkabako kartzelan zeuden presoak laguntzera joandako emakumeen historia eta testigantzak. Orain arte ez da horren inguruan ezer idatzi, 1934 eta 1945 urte bitartean presondegi bihurtutako gotorlekua maiz bisitatzen zuten emakumeen inguruan, alegia. Presoen emazteak edota, inongo harremanik izan gabe, bertara gerturatzen ziren emakumeak ziren; presoak bisitatu, lagundu eta haien bizi baldintzak hobetzen saiatzen zirenak.

EKARPENA

Ikerketa lanak preso errepublikarrekiko elkartasuna aztertu du eta oso baldintza gogorretan aritzen ziren emakumeak ikusarazi. Erregimen frankistak eta horren jarraitzaileek jazarriak eta apalduak, liburu honek protagonista bihurtu ditu eta argitara  ekarri du ahanztura eta ezjakintasun urteetan lurperatutako historia.

HOMENALDIA

Amaia Kowaschen liburu honek emakume miragarri haiek omendu nahi ditu, baita lortutako antolaketa eta ehundutako elkartasun sarea ere, bizi ilun asko argitu baitzituzten

Volver arriba