Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko urriak 14

Antzerkia: “Perdiendo el juicio”

Azaroaren 24an, igandea, “Perdiendo el juicio” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Berriozarko Entzunaretoan, arratsaldeko 7etan hasita, T-Diferencia taldearen eskutik. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da. Emanaldia Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren programazioan kokatuta dago.

“Perdiendo el juicio” sorkuntza original eta garaikidearen inguruko tragikomedia musikala da, sexu abusuen eta bortxaketen inguruan egindako epaiketei buruz hausnartzen duena: legeen genero ikuspegia, prestakuntza beharra, epaile sexistak, aurreiritziz betetako galdeketak, biktimen errebindikazioa, epaiketa sozial paraleloak, patriarkatua, hipokresia…
Antzezlanak gogoeta bilatzen du, eslogan eta esaldi eginetan erori gabe; lan engaiatua da, oportunista izan gabe. Tdiferenciak antzezlan honetan umorea, musika, maitasuna, kabareta eta publikoarekiko harremana erabiltzen ditu bokorra feministan ekarpena egiteko.

 

 

Volver arriba