Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko azaroak 17

Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Foto noticia

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten ere, Berriozarko Udalak sentsibilizazio kanpaina bat eta herritar guztiei zuzendutako hainbat ekintza programatu ditu.

“Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak” da kanpainarako aukeratu den leloa, indarkeriak generoa BADUELA eta, gainera, indarkeria estrukturala eta gizartean errotua dela azpimarratu nahi duena.

Berriozarko Udalak urriko Osoko Bilkuran honako manifestu hau onartu zuen, indarkeria matxistaren aurrean bere konpromisoak adierazteko. Manifestu osoa hemen irakur dezakezu.

Hurrengo estekan, Udalak eta Berriozarko Talde Feministak bultzatuta Berriozarren egingo diren ekintzak ikus ditzakezu. Horietan parte hartzera eta gaitzespena erakustera animatzen zaituztegu

Azaroaren 25eko programazioa

Volver arriba