Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko urriak 22

“Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga” erakusketa

Foto noticia

Berriozarko Udalak, Berdintasun sailaren bidez, bakegintza feministaren 100. urteurrena ospatzen duen erakusketa antolatu du Kulturgunean. Urriaren 21etik 25era egongo da ikusgai eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga du gai nagusi.

WILPF 1915ean sortu zen, Lehen Mundu Gerran, Hagan egindako biltzar batean. 2015eko apirilean, beste kongresu bat egin zen Hagan, mendeurzena ospatzeko. Erakusketan, emakume horiek ehun urte baino gehiagoz bakea ehuntzen eta bake hori gure planetako espazio guztietan, bereziki gerra edo gatazka guneetan, posible izan dadin egiten ari diren lana azaltzen da, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako irudi eta testuekin.

Volver arriba