Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko ekainak 26

Berriozarren adinekoentzako jantoki komunitarioa abian jarriko da

Zerbitzu hau, “San Esteban” Jubilatuen Klubeko instalazioetan kokatuko da, eta astelehenetik ostiralera bazkariak eskainiko ditu, helburu nagusia pentsionisten eta adinekoen gizarte-interakzioa sustatzea eta euren bizitza kalitatea hobetzea izango delarik.

Foto noticia

Berriozarko Udalaren Osoko Bilkurak oniritzia eman dio jubilatu eta pentsionistentzako jantoki kolektiboaren proiektuari, hurrengo ikasturtean abian jarriko dena. Zerbitzu hau, “San Esteban” Jubilatuen Klubeko instalazioetan kokatuko da, eta astelehenetik ostiralera bazkariak eskainiko ditu, helburu nagusia pentsionisten eta adinekoen gizarte-interakzioa sustatzea eta euren bizitza kalitatea hobetzea izango delarik.

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Berriozarko Udalak jantoki komunitario berri bat abian jartzea onartu zuen. Horrela, hurrengo ikasturtean, Berriozarko herriak udalerriko pertsona nagusiendako baliabide berri bat izango du, helburua, batez ere, elikadura egokia bermatzea, harreman sozialak sustatzea eta isolamendua prebenitzea izango direlarik.

Jantoki komunitarioa “San Esteban” Jubilatuen Klubeko instalazioetan kokatuko da, eta Iruñaldeko adinekoentzako zentroaren Jubilotekaren egutegia jarraituko du. Zerbitzua urtean 10 hilabetean zehar funtzionatuko da, uztaila eta abuztuan oporrak izanik. Bazkariak astelehenetik ostiralera, 13:15etik 14:30era eskainiko dira. Jantokia kudeatzea Berrikilan S.L. enpresa publikoari esleitu zaio, eta hau izango da sarbide irizpideak aplikatzako arduraduna.

Jantokian tokia lortzeko, honako baldintzak bete beharko dira: jubilazio edo ezgaitasun pentsionista izatea eta 60 urte beteta izatea; alargun pentsionista izatea eta 55 urte beteta izatea; autonomia funtzional nahikoa izatea jantokian moldatzeko; edo  establezimenduko bizikidetza asalda dezakeen portaera arazo larririk ez izatea.

Zerbitzuaren irisgarritasuna bermatzeko, Berriozarko Udalak beka jantokia eskainiko du, horrela menuaren prezioaren zati bat diruz lagundu ahal izateko, jada Mendialdea I eta II eskolako jantokietan eta Urtxintxa Haur Eskolan egiten den bezala.

Volver arriba